XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Belzlaritzan ari ziren gainerako kapitanek zigorka erabiltzen zituzten euren beltzak.

Zigorraldiok, Ameriketako doilorkumeek gero emango zizkienen erakustalditxo batzuk besterik ez ziren.

Aitortu behar da, Frantzia ederraren omenez, belzlari frantsesek gibelean utzi bide zituztela gainerako guztiak beltzak larrutzeko lanbidean, zeren kolonietako mintzairan zigor frantsesaren izena hedatu baitzuten.

Izan ere, har-erazi eta garaile eraman baitzuten beltzak ziren toki guztietara beren fouet delakoa Horrela Ameriketan fuetazo hitza erabiltzen da, latigazo aditzera emateko, eta Baroja-k ere zenbait aldiz darabil.

Horixe bai: beltzei haragi puxka xume batzuk erauziz egiten zien kalte koxkorraren ordez, bataiatu egiten zituzten eta hori irabazten zuten.

Zaldunbide beltzen Jaun done Antxiko Asis-koa zen.

Ez zituen denak kamara batean edukitzen, manparoz egindako lau ukuilu handitan baizik; lastozko oheak ipintzen zizkien eta estalki gainera ateratzen zituen aidea hartzeko eta garbitzeko.

- Ardurazko salkaria Mercancía delicada da - esan ohi zuen.

Ez zen gure kapitana, belzlari on izateko giza-abereari tratu txarra eman behar zaiola uste duten horietakoa.

Nahiago zuen marinel bat ero Hil (=matar) beltz bat baino.

Zenbait aldiz leporatu zioten hau, baina berak honela erantzuten zien: - Ergelak, ez bestenak!

Marinel bat alderatuko al duzue beltz batekin?

Marinel batek ez du deus balio.

Non nahi har dezaket ordezko bat.

Beltz batek, ostera, mila hogerleko balio ditzake.